|

|
Zubi
hautsia
Philip
Pullman
Itzulpena:
Koro Navarro
|
|
Orr:
312
Urtea: 2005
Saila:
Bioleta Saila
ISBN:
978-84-9746-224-2
Salneurria: 16,10 €
|
|
|
"-A, zubi hautsia, bai. Gwynantetik gora. Igeri egitera joaten
nintzen hara.
-Zer gertatu zen zubian? Zergatik dago hautsia?
-A, aspaldiko kontua da hori. Tipo bat omen zihoan autoan, gauez,
haur txiki-txiki bat zeramala, eta negua zen eta dena elurtuta
zegoen. Ez dakit zehatz zer gertatu zen, irristatu egin
ote zen, paretaren kontra joan edo, baina nolanahi ere autoa
bertan utzi eta laguntza bila joan behar izan omen zuen. Umea
hantxe utzi zuen, autoan, bere larruzko jakan bilduta, ardi-larrua
izango zen nik uste, bero egon zedin. Gertueneko baserritik
edo telefono-kabinatik edo dena delakotik itzuli zenean, jaka
ez zegoen han, lapurtu egin zuten, eta umea hila zegoen. Izoztuta.
Hori gertatu zen. Ez dakit zein zen tipoa, ez lapurtutako jaka
aurkitu zuten edo zer".
Ginny-ri, ordea, zera sartu zaio buruan, Joe Chicagok gainean
daraman jakak izan behar zuela zubikoa. Ez alperrik egon zen
Joe Chicago kartzelan...
-----------
|