|

Aduna
eta aduanak
Felipe
Juaristi
|
|
Orr:
40
Urtea: 2000
Marrazkilaria: Manu Ortega
ISBN:
978-84-7568-905-0
Salneurria: 7,20 €
|
|
|
Aita-alabak, bata bestearekin beti edo gehienean. Tren-geltokiaren
ondoan bizi dira behin; aireportutik gertu beste behin; Cadizen
hurrena, Afrikako kostaldea ikusten dutela; itsasertzeko herri
batean, berriz, gero. Galderak egiteko makina da neska txikia
eta erantzunik zentzuzkoenak eman nahi dizkio bere aitak. Baina
ez da giro! Aitak zer erantzun, beste galdera bat egiten dio
alabak, erantzunean sakonduz eta munduan bizi ditugun kontraesanak
azalera ekarriz: izan ere, zergatik ezarri ditugu hainbeste
harresi -aduana, alegia-, gure inguruan?
-----------
|