Airean ere negu
usaina nabari da

Xabier eta Martin Etxeberria


Orr: 48
Urtea: 2000
Marrazkilaria: Jon Zabaleta
Saila: Igelio Igela
ISBN: 978-84-7568-881-7
Salneurria: 6,15 €

 

 


Ama. Sukaldearen bihotza eta ahotsa.
Amak beti dauka presa, beti dauka zerbait egiteko. Zartaginean erretako ogia busti du kafesnetan eta poliki zurrupatu du Martxelek. Ondo egoten da etxe barruan. Kanpoan hotz dago eta euria ari du. Tarteka, eguzkia ere ateratzen da, eta orduan kolore arraroak hartzen dituzte teilatuek. Beti bezala, ogia kafesnetan gehiegi busti du eta gero leihotik begira geratu da, eta pusketa bat katilu barrura erori zaio PLUF eginez. Beti bezala, amak errieta egin dio.

-----------