|

Airezko
emakumeak
Felipe
Juaristi
|
|
Orr:
296
Urtea: 2003
Saila:
Narratiba
ISBN:
978-84-9746-130-6
Salneurria: 19,05 €
|
|
|
Sara Vidalek ez zuen ihes egin alemanak, gerran, Odessa
hiriko atariraino iritsi zirenean. Aukera eman zioten trena
hartu eta alde egiteko, gizon-emakume askorekin batera, arriskutik
libre izango ziren tokiren batera. Ez zuen ihes egin, bere burua
hilobi bati lotua ikusten baitzuen, jakinik ez zela Kauffmannen
hilobi, baina hori gutxienekoa zitzaion, mundua orduan hilobi
handia zenez, hilobi bakarra zainduz guztiak zaintzen zituela
uste baitzuen. Ez zuen ihes egin alemanak bila etorritakoan;
biolin kutxa, maleta bat eta soinean eramateko arropa gutxi
batzuk hartzeko aukera eman zioten. Bagoi zikin batean sartu
zuten, bera bezalako beste berrogei emakumerekin batera, haiek
ere arrazoi bategatik edo besteagatik Odessa hirian geratuak,
haiek ere ihes egiteko gogorik gabeak, bazekitelako edo bestela
susmatzen zutelako ihesaldi guztien amaieran hilobi bat zegoela,
lurrezko hilobi edo airezko hilobi. Trenak abiadura hartu eta
atzean utzi zuen hiria, eta gauez lautadan barrena zihoalarik,
Sara Vidal, biolina kutxatik atera eta, joka hasi zen Scriabinen
Gauekoa. Gauak are gehiago gautu zuen.
-----------
|