|

Alarguntsa
sikodelikoaren
kasua
Anjel
Lertxundi
|
|
Orr:
168
Urtea: 2003
Marrazkilaria: Antton Olariaga
Saila:
Madame Kontxexi-Uribe
ISBN:
978-84-7568-247-1
Salneurria: 11,30 €
|
|
|
"Lorearen itxura funebreaz oroitu zen Madame, eta iraintzat
hartu zuen izen berria. Lore klase hori kanposantuetan egoten
dela bereziki ere oroitu zen Madame, eta abentura berriko arrisku
ugarien ohartzat hartu zuen izen berria. Baina nahiago zituen
arrisku ezezagunak, katxondeo ezagun hura baino:
-Madame Krisantemo? Ez dago traturik, zoaz pikutara Rosa O'Kaxkarin.
Erantzun gogorra ez zen abentura berriko arrisku usainak derrigortua,
lorearekiko konparaketak baizik. Kasurik gabe geratuko bazen
ere, hobe kasurik gabe ohorea zutik mantentzea, ohore arrastorik
gabe kasu ziztrin bati ekitea baino".
-----------
|