Ospitalean da Alex, ohean etzanda. Hainbat jende dabil bere
inguruan eta ongi zaintzen dute. Horretan ez da kexarik. Hala
ere, Alexek ezin du bere lagun Ninaren bisitarik jaso, haurrek
debekaturik dutelako ospitalera joatea. Hortaz, eskutitza idatziko
dio Alexek. Gutun horren bidez jakingo dugu nolakoa den Alex
eta zergatik dagoen ospitalean. Bere ahalmen bereziak zertan
diren ere jakingo dugu eta, era berean, zenbat maite duen Nina.
-----------