("Jon
Mirande" Nobela Saria 1982)
"Ez
nuen leihorik ireki behar izan gertatuko zitzaidana ezagutzeko",
horixe da eleberriaren lehen perpausa. Martzelinaren bihozkada
hori nagusitzen da hasiera-hasieratik; eta nobela zehazki ez
dakigun gertakariaren inguruko informazioa antolatzen igaroko
da. Baserri giroko trajedia bat da eleberri hau. Indarrean eta
afanean oinarritzen den kontakizuna: apostulari baten heriotza
du gertaera nagusi. Pertsonaia desberdinen eta ikuspuntu desberdinetan
oinarrituz, emakume baten bakardade eta sofrimenduaren ikuspegi
sakona eskaini du idazleak. Ikuspuntuaren erabilera erabakigarria
gertatzen da. Bernardo Atxagaren Bi Anairekin batera
hauxe da 80eko euskal nobelarik lortuena. Sotelo
-----------