|

Amona,
zure Iholdi
Mariasun
Landa
|
|
Orr:
36
Urtea: 2005
Marrazkilaria: Asun Balzola
Saila:
Iholdi
ISBN:
978-84-9746-253-2
Salneurria: 10 €
|
|
|
Martinek linterna bat atera zuen bere motxilatik, eta nik galdetu
nion zertarako zen eta berak ez zidan ezer ere erantzun, eta
urduri nengoen, ez nekien zergatik... Eta, bat-batean, jira
egiteko eta begiak zabaltzeko agindu zidan.
-Alto! Geldi hor!
Orduan, amona, Martinek pistola batekin apuntatzen ninduela
ikusi nuen, edo hobeto esanda, hasieran linternaren argiak itsutu
egin ninduen, eta gero beste eskuan pistola bat zuela ikusi
nuen. Eta gero, pum! pum! pum! oihu egin zidan, eta gero, ja!
ja! ja!..., barre-algaraka hasi, eta benetako pistola bat zen,
hori da okerrena, jostailu bat ez zela, horretaz berehala konturatu
nintzen. Geroxeago, hartzeko pistola lasai, eskaini zidan berak,
eta nik hasieran ezetz, handik alde egin nahi nuela, baina,
azkenean, jakin-minez edo, neuk ere pistola hura nire eskuetan
hartu nuen. Dexente pisatzen zuen, eta beltz-beltza zen, ikaragarria.
-Zer iruditzen zain? Ez al dun guai?"
-----------
|