|

Arinago
duk haizea, absalon
Felipe
Juaristi
|
|
Orr:
204
Urtea: 2001
Saila:
Narratiba
ISBN:
978-84-7568-944-9
Salneurria: 15,20 €
|
|
|
Eromenak mila aurpegi ditu eta goizero ikusten dizkiogu
guztiak ispiluko geure errainuari. Absalon, Bixente, Fausto
eta liburu honetako galeria harrigarrian aurkitzen diren gainontzeko
pertsonaiek ero direla badirudite ere, eromena ezagutzarako
modu dute, bizitzari zentzurik balukeen kasuan, kilimak aurkitzeko
ahalegin. Harrigarri bezain albiste on suertatuko den liburu
honetan xamurtasuna eta samina, desioa eta bakardadea, etsipena
eta errebeldia uztartzen badira, lehen kartzela, gero apaiztegi
eta orain eroetxe den horretan bizi direnak gizon direlako da,
sentimentu nahasiak dituztenak, usterik xumeena zalantzaren
galbahean desegingo dutenak…
-----------
|