|

Ate
debekatua
Patxi Ezkiaga
|
|
Orr:
56
Urtea: 1998
Marrazkilaria: Miguel Berzosa
Saila:
Igelio Igela
ISBN:
978-84-7568-752-0
Salneurria: 6,15 €
|
|
|
Arabiako bazter bat, lehor-lehorra urik ez den tokian baina
palmondoz eta belarrez gainezka ura den inguruetan. Eta
Hakim izeneko gaztea, aberats eta erraz bizi dena, festa galantak
egin eta egin... ondasunen kutxa hustu arte. Eta, orduan, guztia
saldu behar: gameluak, ardiak, ahuntzak, zaldiak... Eta bildutako
dirua ere gastatu eta merkatura joan behar lan bila. Baina berarengana
inor inguratu ez eta Hakim bakarrik plaza hutsean. "Merkatutik
kobara aldegitera zihoanean, oin hotsak entzun zituen. Merkatuaren
beste aldetik norbait zetorren. Oso astiro zebilen eta gizon
zaharra ematen zuen, oso zaharra. Baina tunika aberatsez jantzita
zetorren eta haren buruko zapiak zetazkoa zirudien. Jeke zaharren
bat izango zela pentsatu zuen Hakimek. Triste eta nekaturik
zegoela ematen zuen".
-----------
|