|

Auto-stopeko
ipuinak
Pako Aristi
|
|
Orr:
208
Urtea: 1999
Saila:
Narratiba
ISBN:
978-84-7568-825-1
Salneurria: 14,40 €
|
|
|
Gauero ateratzen da kalera eta lagunekin galdutako minutu
eta orduetan ikasi du ez dakiela bizitza zer-nolakoa den bertan
buru-belarri sartuzale ez denak. Eskarmentu handia du, begia
beti erne; inguruan gertatzen den-dena jaso eta, bere buruaren
labirintuan jira eta bueltaka ibili ondoren, guri eskaintzen
digu. Ipuin hauetan ez du irakurleak aurkituko bizitzari buruzko
teoria handinahi bezain arrotzik, gizon-emakumeen arteko harremanei
emandako begirada ironiko eta lagunkoia baizik, gizon-emakumeenganako
ternezia neurrigabea, azken finean. Liburuko testuek erakusten
dute, beste ezerk baino hobeto, zaila dela zoriontsu izatea,
baina merezi duela, kosta ahala kosta, horretan saiatzea.
Felipe
Juaristi
-----------
|