|

Azalpenezko
testu entziklopedikoaren azterketa eta didaktika
Matilde
Sainz
|
|
Orr:
344
Urtea: 2001
Saila:
Unibertsitate saila
ISBN:
978-84-9746-012-5
Salneurria:
18,05 €
|
|
|
Dakigunez, hizkuntzaren irakaskuntzaren prozesuan parte hartzen
duten elementu nagusiak hiru dira: ikaslea, irakaslea
eta irakasgaia edo edukiak: ikaslea eta horrek hizkuntzarekin
egiten dakiena; irakaslea eta horrek erabiltzen duen metodologia;
eta irakatsi nahi dugun hizkuntza esparrua eta hori ulertzeko
aukeratzen dugun marko teorikoa.
Horregatik, hizkuntzalaritza, psikologia eta pedagogia zientzietako
elkargunean kokatu dugu gure lana, hizkuntzaren didaktikak gutxienez
zientzia horietara guztietara jo behar baitu oinarri bila.
Gure lanerako aukeratu dugun testua azalpenezko testua
da, eta zenbait berezitasun aipatuko ditugu dagoeneko: azalpenezko
testu entziklopedikoa da eta testu fase batean gai baten elaborazio
prozesua, gai baten osatze prozesua edo funtzionatze prozesua
azaltzen da. Testu genero hau oso erabilia da eskolako zenbait
diziplinatan: natur zientzietan, teknologian, etab. Bestalde,
testu honen testualizazio mekanismoak landu ditugu nagusiki,
eta zehazkiago: izen kohesioa. Mekanismo hau aukeratzeko
izan ditugun arrazoiak mota ezberdinekoak dira. Alde batetik,
arrazoi linguistikoak ditugu: izen kohesio mekanismoak testuko
gaiaren garapena eta azpigaien artikulazioa ziurtatzen du, horiek
garrantzi handikoak baitira testuaren idazmenerako eta baita
ulermenerako ere. Horrez gain, mekanismo honek protagonismo
handia hartzen du azalpenezko testuan.
-----------
|