|

Azukrea
belazeetan
Inazio
Mujika Iraola
|
|
Orr:
180
Urtea: 1999
Saila:
Narratiba
ISBN:
978-84-7568-849-7
Salneurria: 13,50 €
|
|
|
"Hamaika ipuin agertuz doazkigu, terralaren saretu-ez saretu
horretan, lurraren lurrunak emandako hitzen antzera. Lurra
mintzo da Inazioren luman, eta lur horren mintzoa zeru irekian
gal ez dadin terralak estaltzen du, eta oihartzun eginarazten
dio, lur horretako zokorik ezkutuenak ere entzun dezan lurraren
beraren antsia. Terrala lurraren gainean ixtean, lurraren zauriak
eta odolak nabarmenago agertzen dira; alegia, ipuinen begiradak
ez dira ortzemugaratuak, inguru-inguruan estekatuak baizik.
Hori da ipuinen giroa; muinoetatik urrunera egindako begiraldiak
kontatzen direnean, giro itxi horretatik kanpora ihes egin nahiaren
ametsak-edo adierazten dira (itsasorako bidaiaren ametsa bezala);
baina, azken batean, erroek lurrari loturik diraute (...) Grina,
gaiztakeria eta zorigaiztorik ankerrenaren ondorioz gertatzen
dira liburuan zehar heriotzak (...) Esango nuke haurraren begia
dela liburu osoan kontatzaile nagusia, nahiz eta ipuin batzuetan
bakarrik ageri nabarmen". J. K. Igerabide Atxagaren Obabakoak
eta Sarrionandiaren Narrazioak liburuen alboan beste
ipuin liburu bat jartzekotan, dudarik ez, Inazio Mujikaren Azukrea
belazeetan da liburu hori.
-----------
|