|

Bernardo
Atxagaren irakurlea
Mari Jose Olaziregi
|
|
Orr:
292
Urtea: 1998
Saila:
Saiopaperak
ISBN:
978-84-7568-774-2
Salneurria: 17,35 €
|
|
|
Esku artean duzun liburu honek Bernardo Atxagaren irakurleak
ditu hizpide, bere obra gauzatzen eta aberasten joan direnak
hain zuzen. Finean, irakurketaren ikuspuntu sortzailea da
gure lanean behin eta berriro azaleratzen dena, irakurtzean
testuarekin amaigabeko elkarrizketan murgiltzen garela baieztatzen
duen ikuspuntua. Atxagaren ibilbide literarioa aztertu ondoren,
Obabakoak eta Behi euskaldun baten memoriak liburuen
irakurketan murgildu gara. Hala ere, ez gara geu bakarrik abiatu
bidaia kritiko luze honetan, geurekin batera, atzerrian nahiz
geurean egilearen lanaz mintzatu direnak eraman baititugu. Literatur
lan on guztietan bezala, izugarri aberatsak dira aztertutako
bi liburuotan narratzaileak etengabe egiten dizkigun keinuak
eta geure gogoa menderatzeko maisuki darabiltzan testu-estrategiak.
Seguru, zeuk ere, irakurle, zeresan handia izango duzula Atxagaren
lanok eragin dizkizuten barne bidaiez. Neureak aurkezten dizkizut
lan honetan.
-----------
|