Etengabe errepikatzen den naturaren sasoi-gurpilean txori,
katagorri, suge eta antzarek bi anaien -Paulo eta Daniel- istorioa
kontatzen digute. Urtea joan urtea etorri, beti bestelako
eta aldi berean beti berdin agertuko den Obabako irudimenezko
lurralde hori, baina, gizakien arteko handinahi, irrika eta
grinen agertoki krudela da. Paulo eta Daniel anaia atzeratua
dira giza-kudelkeria horren biktimak. Gizakiok errenditzen gaituen
naturaren lege zaharrean bildurik, Paulo eta Danielen munduko
ibilera itogarriak txori, katagorri, suge eta antzaren fabulen
munduarekin egiten dute bat, eta irakurlearengan efektu zoragarria
lortzen gainera: ihesaren eta kontsolazioaren sentipen askatzailea.
Zail da asmatzen nork jarri duen bere aldetik gehiago, irudimen
handiko idazleak ala dohain handiko kontalariak; izan ere, oso
gutxitan bezala egokitu baitzaio bata besteari. Emaitza paregabea
da. Artista handi baten lana.
-----------