|

Bihotz
bi
Ramon Saizarbitoria
|
|
Orr:
288
Urtea: 1997
Saila:
Narratiba
ISBN:
978-84-7568-674-5
Salneurria: 18,15 €
|
|
|
(Zabalpen
Saria 1997)
Eta
horra nola idazten duen komikoki, samur, zoragarri maiz, huskeria
eta zer horiez guztiez. Exagerazioa ere hor dago, eta nabari
da denborak urratutako iragan hori, ezagutzearen ohitura, nekea,
hitzak esateko edo ez esateko ezina, gerra saihets lezakeen
keinua egiteko edo ez egitekoa, bestea amorratzeko moduan jardun
behar petral hori. Gorrotoaren, indiferentziaren, suminaren,
errukiaren, samurtasunaren errito odoltsuak, edota horren guztiaren
planta egiteko erritoa. Urkoa ondo ezagutzen dela uste eta norbera
izan tolesgabea. Benetan nahi ez duguna nahi izateko setakeria
funtsgabe hori. Hitzen eta begiraden, pentsamenduen, aurreikuspenen
gerra zentzugabe hori: hau egingo du, hori pentsatuko du, zera
usteko du, eta agian, beharbada, akaso... A, zein gozoa nor
bere buruaz errukitzea! Aldi berean, norbait zurea dela ziur
jakiteko gogo hori, inolako arrisku izpirik gabe; segurtasun
falta eragozle hori. Hain gaizki maitatzea, izan zena iraunarazi
nahi izatea, jadanik ez den arren. Maitatzea ez baitago edonoren
esku. Gizajoa, hain irrigarria, hain berekoia, eta hain samurra
ere bai, inoiz. Eta gero neskato hori dago, hain gardena; ikusi
ere egiten ote du gizonak. Ez da deus. Ez da. Nola kalifikatu
sorginkeriaz bezala agertzen eta desagertzen den norbait, amets
bat baino pisu handiagorik ez duen norbait, itxaropenaren maila
ere ez duena. Eta poeta kaskar bat, doi orduantxe han portunatu
behar zuena. Eta Samuel, gudari zaharra, aita gisa, zentzudun
bakarra zentzugabekeria horren baitan. Eta beste hura, leiho
barrena gainditu eta patioko zoladuraren kontra lehertu dena.
Huskeria bat. Aurrera doa bizitza, auzitegiko enbarazu batzuk
gora-behera; ezer larririk ez. Izate bitxia gurea.
Helena
Sotelo
-----------
|