Bi bihotz, hilobi bat
Ramon Saizarbitoria


Orr: 152
Urtea: 2001
Saila: Narratiba
ISBN: 978-84-7568-987-6
Salneurria:
13,50 €

 

 


Senar-emazteen arteko harreman zalapartatsuak dira eleberriaren muina.
Zenbaterako mespretxatzen duen emazteak bere senarra! Izugarria da Florak arbuiorako duen gaitasuna, irain zahar baten mendeku errukigabea da harena: "gizon" ez izatea omen da senarraren errua. Salaketa horren atzean, baina, emakume konbentzional bat dago: familia, etxea eta kanposantuak dira Floraren munduaren neurriak.
Sinplekeria baldar horren aurka gutxi egin zezakeen enziklopedia saltzaileak: abenturaren bat edo beste Bioletarekin eta, batez ere, komizitate igurtzi batez mozorrotu bere egoera mingarria. Patetikoa da senarraren egoera, eta algararaino komikoa hura indartzeko eleberriak darabilen tonua.

-----------