|

Bi
letter jaso nituen oso denbora gutxian
Bernardo
Atxaga
|
|
Orr:
104
Urtea: 1998
Marrazkilaria: Antton Olariaga
Saila:
Auskalo Bumeran
ISBN:
978-84-7568-748-3
Salneurria: 8,30 €
|
|
|
Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian, hamar eguneko tartearekin
edo. Biak zuzen-zuzen etorri ziren nik Boiseko city amerikano
honetan daukadan etxeraino, eta nire iloba Jimmyk jarri zizkidan
eskura. Azkenengoarekin ailegatu zenean ni mimosaren adarrak
txukuntzen nengoen, umore onean, alegia, zerengatik umore txarrean
nagoenean ez baitut gardena zaintzen hasteko gogorik izaten,
eta dolar bat eman nion sari bezala. Halere Jimmyk kezkatuta
bezala begiratu zidan, sudurra zimurtzeko berak daukan keinu
very nice horrekin.
-----------
|