Chuck Aranberri dentista baten etxean
Bernardo Atxaga


Orr: 64
Urtea: 2000
Marrazkilaria: Juan Karlos Eguillor
Saila: Siberia treneko ipuinak
ISBN: 978-84-7568-918-0
Salneurria: 8,25 €

 

 


Dentistaren etxeari gauza asko fa-fa-falta zitzaion tiburoiez betetako piszina bat izateko.
Chuck Aranberri eta bere amaren aurrean eseritako emakume potola-oso-potolaren iritzirako, ordea, bi lekuak -kuak! kuak!- erabat berdinak ziren: igual-igualak. Kontsultako panoramak ez zion graziarik egiten emakume potolari: bere eskuinera eseritako gizon flakostak automobilismoari buruzko aldizkaria irakurtzen segitzen zuen; laranja koloreko sofan erdi etzanda zegoen gazte atletiko eta bibotedunak zu-zu-zurrungaka; Chuck Aranberri eta bere amak, berriz, elkarri kontu ttikiak esanez.

-----------