|

Edo
zu edo ni
Itxiar Rozas
|
|
Orr:
136
Urtea: 2000
Saila:
Narratiba
ISBN:
978-84-7568-916-6
Salneurria: 12,20 €
|
|
|
Edo zu edo ni emakume batek bere bizitza pertsonalean egiten
duen aukeraketaz mintzo da. Erabakia hartu ondoren bidaia-bazterrean
geratzen diren gauzez. Kasualitateaz eta maitasunaz mintzo da.
Hirurogei urte inguruan dabilen emakumeak berealdiko astindua
emango dio bizitzari. Atzean geratuko dira ordu arteko guztiak.
Bizitza luze bat. Edo zu edo ni. Erabaki ausarta baina
askatzailea. Bizitza eraberritu baten agindua eta haren gertutasunaren
larrimina sentiarazten dio irakurleari eleberri honek. Horrela,
derrigor egin behar zuen eztanda harreman zaharrak: edo zu
edo ni. Horixe da mundu zaharraren epaia. Ordurako, ordea,
Grazianak hartua zuen bere erabakia.
-----------
|