|

Egunero
hasten delako
Ramon Saizarbitoria
|
|
Orr:
164
Urtea: 2000
Saila:
Narratiba
ISBN:
978-84-7568-914-2
Salneurria: 14,25 €
|
|
|
Gazteak dira eleberri honetan protagonista positiboak.
Bi ezaugarri biltzen dituzte bere alde: gazte izatea eta artean
bizitzeko geratzen zaien bide luzea. Ilusioa eta esperantza.
Baita alaitasuna ere. Eta hori guztia, beraientzat, baita Gisèle
Sergier-rentzat ere, abortatu beharraren pasadizoak une miserable,
maltzur eta hipokrita asko ikustera kondenatutako neskarentzat,
beraientzat diot, egunero hasten dira bizitzak eta aukera berriak.
Marmarrean isildu gabe ari den gizagaixoak -hitz egiten ari
den bitartean gutxienez bizirik diharduelako ustean, seguru
asko- aldarte umoretsu eta alaia erabili arren, bere jardunaz
bestaldera gelditzen zaion mundua melankolia igurtzi batez kutsatzen
du maiz: bizitzak egunero gauza jakinak dakarzkio. Bigarren
protagonista berritsu horren marmarrean ironiak hartzen du gaina
eleberrian: aldi berean da narratzailea behatzaile eta kontalari,
aldi berean da zelatari eta murmuratzaile. Horra hor artista
modernoaren eredua. Horra hor azken hogeita hamar urte pasatxotan
irakurleriari huts egin ez dion eleberri ederra.
-----------
|