|

Erramun
eta Mirentxu
Joxe
Arratibel
|
|
Orr:
64
Urtea: 1997
Marrazkilaria: Alvaro Matxinbarrena
Saila:
Igelio Igela
ISBN:
978-84-7568-745-2
Salneurria: 7,35 €
|
|
|
Behin bizi omen zen familia bat oso behartsua. Aita, ama
eta bi seme-alaba. Mutilak Erramun zuen izena eta neskak, berriz,
Mirentxu. Garai oso txarrak ziren haiek. Behar hainbat lan ez
zegoen guztientzat eta, horrela, familia asko guztia beharrean
bizi ziren. Erramunen eta Mirentxuren aitak ez zeukan lan jakinik
eta, horrela, egun batez toki batean eta hurrengoan bestean
ibili ohi zen. Sasoirik onena ere joaten ari zitzaion eta ez
zuen itxaropen handirik berak nahiko zuen bezalako lana aurkitzeko.
Hortik sortzen ziren haren haserre asko etxean, emazte eta haurrekin.
Emaztea gehienean etxean egon ohi zen. Noizean behin, inguruko
auzokoei laguntzen zien, artajorran edo babarruna biltzen, baina
lan horiek urriak gertatzen ziren eta irabazi gutxikoak: janari
pixka baten ordez, hala esateko.
-----------
|