|

Erretiradako
trena
Martin
Ugalde
|
|
Orr:
131
Urtea: 1997
Saila:
Narratiba
ISBN:
978-84-7568-737-7
Salneurria: 12,20 €
|
|
|
Martin Ugaldek hamalau urte zituela lehertu zen gerratea.
Esperientzia horrek, gerrate urteak utzitako arrastoak,
berebiziko garrantzia du ipuinlariaren imajinarioan. Esperientzia
hori du kontagai Hiltzaileak ipuin liburuko "Gizerailtza"
narrazioak, eta beste hainbeste honako Erretiradako trena
izenekoak. Horra nola aurkeztu digun A. Lertxundik Ugalderen
ipuin autobiografiko hori: "Bilbo erortzeko hartan, berriro
ihesari eman, eta Santanderrera jo zuten amak eta Martinek,
ordurako aita gerrara itzulia baitzen. Santanderreko portuan
noiz untziratuko zain egon eta gero, New Castle itsasuntzia
hartu, eta Frantziara pasatu ziren ama-semeak. Untziratu aurretik,
ordea, bi eskutitz jaso zituzten batera samartsu: anaiarena
zen bata, Errusiatik; aitaren berri ematen zuen bigarrenak,
Euskadiko Gobernutik igorriak... Sakabanaturik zeuden senideak,
harria botatzen zaion haritz abartsuko txoriak izuturik hegabanatzen
diren bezala".
-----------
|