(Euskarazko Euskadi Literatura Saria
2000)
Lourdes
Oņederraren nobelak bidaiaren, bidaia fisikoaren antolaketa
du. Euskal Herriko hiriburu batetik Europa erdialdeko hiri
batera egindako aldaketa du narrazioak kokagune espaziala. Barne-bidaia
da, baina, nobela honetan abentura nagusia. Emakumearen (Teresaren)
barne-bilakaerak eramango du pertsonaia nagusi horren desasosegua
senarrarengandik hamar urte lehenagoko lagunaren besoetaraino,
eta harengandik bizitzaren muturreraino. Bakardade latza. Beste
inorekin konpartitu gabeko sekretu lazgarria. Bakardade bakardadeagoa.
Ez bizitzan egokitutako gizonek (agertu eta desagertu baino
ez), ez haiengandik saihestu zaizkion maitasun esperantzek lortu
dute inoiz Teresa bere bakardade esentzialetik erreskatatzea.
Eta, azkenean, gizonak atzean gelditu dira, eta Teresak bakarrik,
bakardade larrienean, hartuko ditu azken erabakiak. Azken urrats
horiek azken-azken "maitale"aren besoetara zuzenaraziz: "Etorriko
dun heriotza eta hire begiak izango ditin" (C. Pavese).
-----------