|

Euliak
ez dira argazkietan azaltzen
Joxemari
Iturralde
|
|
Orr:
304
Urtea: 2000
Saila:
Narratiba
ISBN:
978-84-7568-879-4
Salneurria: 18,75 €
|
|
|
Nobelako benetako protagonistak emakumeak dira. Brezo,
Lucinda eta Luziaren artean -Bilboko kaleetatik Londresko kaleetara-,
Rekexo izeneko ikertzailea azalduko da. Nesken zelatan ibiltzeko
agindua du ikertzaileak. Peripezia dibertigarriak gertatuko
zaizkio lan horretan: arrunt eta gizajoa izanik ere, itxura
oneko maitaletzat dute ezagutzea suertatu zaizkion emakumeek.
Rekexo oso neskazalea da, ezin du disimulatu emakume ederren
aurrean, eta Luzia eta bere lagunak ederrak ziren: gurutzegramak
egiteari utzi eta "begirada goitituz lau emakumeengana luzatu
nuen inspirazio bila. Lau neskatoak Musak ziren...". Ziurrenik,
bere lanik abilenak haiekin eraikitako harremanetan egongo lirateke;
ez ziren horiek, ordea, trama-sarearen atzean -argazkian azaltzen
ez den euliaren antzera- dagoen Kutz doktore indartsuaren gustuko.
Hala ere, eguneroko gure maitasun istorio gehienetan gertatu
ohi den bezala, ikertzaile guapo eta kutiziatsuaren gainetik,
emakumeek erabakiko dute. Ala, trama-sarearen atzean dagoen
euli Handiak? Izan ere, beti dago izorratuko gaituen ezkutuko
indarren bat lanean...
-----------
|