|

Euskal
kantak
Jose
Ignazio Ansorena
|
|
Orr:
320
Urtea: 2000
Saila:
Euskal Kultura
ISBN:
978-84-7568-883-1
Salneurria: 24,15 €
|
|
|
Herri-kantak dira herri honen biziera eta sentieraren ispilurik
onena. Eta euskaldunok, geure zorionerako, ehundaka, milaka,
herri-kanta ditugu. Askotan, ez dakigu nork eginak diren. Ez
dakigu letra zehatz-mehatz nola den, edo jakin arren zer esaten
ari garen ez dakigula kantatzen ditugu. Ondo geureak dira halere!
Jose Ignazio Ansorenak xehetze lan honi ekin dio. Kantak norenak
diren, zuzen-zuzen nola, zer esan nahi duten, zergatik sortu
ziren… azalduko digu labur eta argi. Gainera, orain artean ez
bezala, abestiok gaiez gai banaturik aurkitu ahal izango dituzu,
zer topatu nahi duzun, halako ataletara jotzea nahikoa duzula.
Karaokea modan jartzen ari den garaiotan, batzuk bagara, zozo-zozo
pantaila bati begiratu eta loro-loro han jarria errepikatze
hutsarekin asetzen ez garenak. Badakit zenbat bazter miatu duen
Ansorenak zabalkuntza-liburu gisan pentsaturiko hau zehaztasunez,
datu bitxiz eta argibidez janzteko. Berak lanean gozatu duenaren
erdia goza dezazuela zuen irakurketan. Horixe litzateke seinalerik
onena.
Andoni Egaña
-----------
|