|

Euskararen
ostarteak
Juan San Martin
|
|
Orr:
132
Urtea: 1998
Saila:
Saiopaperak
ISBN:
978-84-7568-757-5
Salneurria: 10,95 €
|
|
|
Euskararen Ostarteak, izenburuak berak adierazten duenez,
gure hizkuntzaren argi eta ilunaldiak ditu saioaren oinarri.
Hiru atalek osatzen dute liburua.
Lehen parteko Aitzin solasa egileak berak gaztarotik bizi izan
zituen kezketan oinarritzen da, hasi bere zalantzetatik eta
euskaltzale bihurtu arte.
Bigarren atalean, euskararen berri onak eta txarrak aztertzeko,
euskara idatziaren Antzinateko lehen berriak adierazi ondotik,
Erdi Aroko lekukotasunak ekartzen ditu, alde eta aurka erabili
ziren agiriak aurkeztuz. Gero historia hurbilagokoez baliatzen
da, beti agiriak lekuko. XV. mendetik Berpizkunderantza sartzean,
hain unibertsala genuen latinaren kontra zein eskualde askotako
hizkuntza naturalen baztertzeaz Estatuek hartu zuten jarrera
edo jokabide okerraz ari da, une berean Estatuak elkarren aurka
aritzen zirelarik. Trentoko Kontzilioak, aldiz, San Pauloren
esaldiari jarraituz, Kristoren mezua herriei hurbiltzeko beraien
hizkuntzaz baliatzea eskatzen zuen, eta hortik jartzen du Eliza
hizkuntza urrituen lagungarri. Baina egileak izugarria deritzo
Estatuek eskoletan ofizialtzat hizkuntza bakarra bultzatzearen
ondorioari, giza eskubideen gainetik edo horiek zapalduz, hizkuntza
urrituak baztertzeko sortzen dituzten zigorren arabera. XVIII.
mendetik maisu eta predikari guti batzuk hasi ziren, hizkuntza
nagusiak ukatu gabe, baztertuen alde, elebitasunean oreka egokia
lortzeko aukerako metodoak proposatuz. Eta azkenik, Europak,
bere berezkotasuna izateaz gainera, barnetikako bakearen alde
azaltzen duen orokortasun horren beharra dela-eta, kritika latzak
agertzen ditu euskararik ez dakiten abertzale izeneko askoren
kontra, sortzen duten hizkuntz borrokak dakarren egoera larria
salatuz.
Hirugarren atala, berriz, 1969an argitaraturiko Euskararen
Inguruan izenekoaren osakuntza da.
-----------
|