|

Gauak
eta hiriak
Ur Apalategi
|
|
Orr:
254
Urtea: 2000
Saila:
Narratiba
ISBN:
978-84-7568-926-5
Salneurria: 17,50 €
|
|
|
Felix, Antton eta Muriel gazteak dira eleberri honetako
pertsonaiak, eta gaztaroaren heziketa sentimental osoa biltzen
da hiruren arteko harremanetan: maitasuna eta jelosia, adiskidetasuna
eta gorrotoa, baita bizitzako sasoi horretan hain ohikoak diren
konplexuak ere. Nahiak eta ezinak. Gaua, hiria eta gaztaroa
dira, beste maila batean, eleberriko protagonista nagusi eta
boteretsuak. Esan gabe doa, gaua nagusitzen denean gazte jendeak
hartzen ditu kale, taberna eta pubak. Kale horietan sortu, garatu
eta mamitzen dira maitasuna eta gaztetasunaren irrika eta afanak.
Oso giro urbanoa eta urduria da eleberriaren muina. Horrekin
guztiarekin batera, giza sentimenduetan barneratzeko zorroztasuna
da eleberri bizi, egun-eguneko eta sikologikoki kupidagabe honen
ezaugarririk aipagarriena.
-----------
|