|

Gezurrak,
gezurrak, gezurrak
Iban Zaldua
|
|
Orr:
190
Urtea: 2000
Saila:
Narratiba
ISBN:
978-84-7568-897-8
Salneurria: 14,30 €
|
|
|
"Joxe heldu eta gutxira azaldu zen Marga: -Zer? Zer moduz
hire koadrilakoekin? -Eta hi? Izan al haiz etxe zaharrean? Zelan
daude landareak? -Erruz ureztatu ditiat, erosi huen ongarri
hori gehitu zioat urari, oso pozik jarri dituk, badakik nolakoak
diren. Salako ateari berniza eman zioat, bide batez. Isilunea.
-Handik natorren, eta ez haiz bertan arratsalde osoan egon.
Bigarren isilunea, are sakonagoa. -Beno, motel, eskolan katigatu
gaitiztek, badakik nola gabiltzan bilerekin eta gurasoekin,
ez diat hara joateko astirik izan, eta ez hindudan landareen
kontuarekin larritu nahi… Ez duk pentsatuko, ba, beste gizon
batekin…? Tira! -Hik aipatu dun horrelakorik, ez nik." Denok
esaten ditugu gezurrak. Baita zuk zeuk ere, irakurle. Bizitza
ezinezkoa izango litzaiguke gezurrik gabe. Bikotea: gezurra.
Lagunak: gezurra. Familia: gezurra. Merkatu askea, estatistikak:
gezurrak. Demokrazia: beste gezur bat. Euskal Herria: gezurra.
Literatura: gezurra hor ere. Hala ere, hain dira garrantzitsuak
etengabe kontatzen ditugun gezur horiek non, azkenean, benetakoak
bihurtzen baitira. Edo ia benetakoak. Hori uste du, behintzat,
liburua osatzen duten hogeita sei ipuin hauen egileak. Egia
esan badigu, noski.
-----------
|