Udalaitzen atzetik azaldu eta Kanpazar gainetik, Gipuzkoa
eta Bizkaiaren arteko mugara, Heinkel 111 eta Junker
52 alemanak itzulian agertu zirenean, atezuan zeuden Intxorta
inguruko baserrietako behiak, orroka. Bonbardaketa haietako
batean erori zen narrazio honetako protagonista, trintxeren
babesari uko egin eta haien gainetik nabarmendu zenean. Hura
gertatu eta handik gutxira etorri ziren Durango, Gernika, Bilbo
eta Santoņakoak. Horien guztien sute, samin eta, Santoņakoaren
kasuan, baita argi-ilunek ere, zeharkatzen dute osorik narrazio
hau. Egurrezko hanka batekin dabil harrezkero batera eta bestera
gudaria. Zergatik, baina, nabarmendu zen hainbeste, behe-behetik
zetozen Heinkel 51 haien aurrean bere burua agerian uzteraino?
Orain arte esandakoak, nahikoa izanik ere edonoren iraganak
eta memoriak astindu eta inarrosteko, apalduta geratuko dira
protagonistaren bidaia eta oroitzapenak tragediaren parajeetara
-Intxortara- itzultzen gaituzten unetik aurrera. Izan ere, orduantxe
hasiko baita gudari zaharra, sekula inori -ezta gerrako lagun
leial eta zintzoenei ere- kontatu ez dion sekretu ezkutua kanporatzen.
Aitormen humanoa: gerraren epikatik maitasunaren sentipen bakarti
eta isilera egingo den bidea. Maitasuna eta gerra. Bi elementu
horiek elkarrekin lotuta agertzen diren unetik bertatik, aparta
bihurtzen da narrazio hau. 36ko gerrako pasadizoetan oinarrituz
euskaraz idatzi den lekukotasun literario handiena baita. Narrazio
hunkigarria, benetan! aginduta. [
]"
-----------