|

Bost
urte, bizitza osoa
Talde lana
|
|
Orr:
352
ISBN:
978-84-9746-216-7
Salneurria: 20,60 €
|
|
|
Nolakoa
da gaur egun gure seme-alaben nerabezaroa? Nola bukatuko ote
dute bizitzaren aldi garrantzitsu hau? Nolakoa izango
da hamar urte barru nerabezaroa?
Drogazaletasun, sedentarismo, bortxakeria eta sexualitate oldarkor
batetik eratorritako traumei buruzko datuak benetan beldurgarriak
gertatzen dira… eta, epe laburrera behintzat, ez dirudi horiek
guztiek hobera egin behar dutenik. Oinarrizko eta premiazko
eginkizunetan dugun jokamoldeaz hausnarketa sakona egiteko nahiko
motibo badugu.
Guraso bezala, gure seme-alabak osasuntsu, trebe eta zoriontsu
haztea nahi dugu. Eta, gizarte gisa, gaztaro fisikoki, mentalki
eta sozialki osasuntsua behar dugu, gaztaro trebatua eta solidarioa,
guk ondo egin dugunari bultzada berria emateko gai izango dena.
Honela dio Alvin Tofflerrek, gaurko unibertso intelektualeko
ahots nagusietako bat denak: "Aldaketa izugarrizko garai batean,
gure etorkizunari buruz galderarik zabalenak egitea ez da jakin-min
intelektualezko auzia huts-hutsik. Iraupen auzia da".
Liburu hau hezkuntza fisikoan eta jarduera fisikoan barneratzen
da apur bat, bata zein bestea bizitza estilo osasuntsu eta orekatu
baten funtsezko osagaiak direlakoan. Ozta-ozta bustitzen ditu
oinak erronka eta aukeratu beharreko posibilitateetan.
-----------
|