Alemana
euskaldunentzat
Gero eta ikasle gehiago dira gaur egun Euskal Herrian ikasketak
osorik euskaraz egiten dituztenak. Honek erronka sorrarazten
ditu atzerritar hizkuntzen irakaskuntzari begira. Ikasleek,
elebidunak izanda ere, ama-hizkuntza izaten baitute abiapuntu
beste hizkuntzak ikasteko orduan. Geurean, euskara alegia.
Ikasleen ama-hizkuntza kontuan hartu beharrekoa da hortaz atzerritar
hizkuntzen irakaskuntzan, irakas baliabide egokiak prestatuz,
bai gramatika eta ariketen arloan, bai eta kulturari buruzko
azalpenetan ere. Hauxe da irakaskuntzaren kalitate-maila eta
arrakasta bermatu ahal dituen bakarra, hirugarren edo zubi-hizkuntza
baten erabilera beti ere kaltegarri delarik emaitzeei doakienez.
Zubi-hizkuntzaren beharrik ez izanak euskarazko hezkuntza bere
osotasunean onartzea esan nahi du, eta hein berean, euskarari
atzerriarekiko harremanetan zor zaion lekua ematea ere.
Gure irakas baliabideon xedea bat dator hezkuntzaren beraren
helburuarekin: hots, atzerritar hizkuntzen irakaskuntzaren goi-mailako
kalitateari eustea euskal curriculum delakoaren barruan.
Irakas baliabideak bi mailatan landu behar dira:
1) ume eta gazteei zuzendurikoa.
2) heldueei zuzendurikoa.
Gure eskaera hau lehen mailari dagokio, baina bigarrenean ere
erabil daiteke. Irakas gehigarri malgua da hemen aurkezten duguna,
hau da, edozein irakaslek edozein tokitan erabiltzeko modukoa.
Gure egitasmoa Europa Kontseiluko A-1 mailari egokitzen zaio.
hezkuntza eleanitzarekin zerikusia duelarik.
Hemen proposatzen duguna ikas liburuen gehigarri bat da, alemana
ikasten duten euskaldunenei zuzendua (DBH eta batxilergo maila).
195 orrikoa.
Gramatika, komunikazioa eta kulturari buruzko ariketak eta jakingarriak
dakartza.
Gehien erabiltzen diren ikasliburuen osagarria da, oraingoz
ikasliburu guztiekin batera erabilgarria, etorkizunean berriz
ikasliburu bakoitzari egokituko zaiona.
Informazio gehiago:
www.tandemcity.info/deutsch/de14_deutsch-fuer-baskInnen.htm
-----------