|

Eman
bostekoa - DVD
Javier Monzón Gonzalez - Pedro
Mª Torres Elizondo
|
|
ISBN:
978-84-9746-304-1
Salneurria: 32,35 €
|
|
|
DVD
honetan bullying edo eskolako jazarpeneko kasuak kontatzen diren
fikziozko bi film labur daude: Danielen historia eta
Eleneren historia, eta baita bi fimen Nola egin zen
ere.
Danielen historia. Lehen filmaren protagonista Daniel
da. Bere gurasoekin eta arreba nagusiarekin bizi da. Andrés
da Danielen adiskide mina; aspalditik ezagutzen dute elkar,
eta eskolan eta eskolatik kanpo ere elkarrekin ibiltzen dira.
Daniel mutil lasaia da, eta ez zaio istiluetan sartzea gustatzen.
Eduardo eta Jorge eskola bereko ikasleak dira, eta Danielen
kontra dabiltza beti. Burlak institutuko patioan hasten dira,
eta gero tabako-pakete bat eraman behar die egunero-egunero,
bere pagarekin ordaindua…
Eleneren historia. Elene itxura normaleko neska bat da,
nahiko irekia. Lagun talde bat du, Laura, Maider eta Raquelek
osatua. Elene da taldearen gidaria. Raquelek paper hori bete
nahi du, alegia, berak izan nahi du taldean liderra.
Gauzak aldatu egiten dira ordea, Elenek denboraldi luze batez
etxean geratu behar baitu, ondoezik. Raquel haren faltaz aprobetxatzen
da kanpaina bat egiteko gainerako lagunekin bere alde.
Nola egin zen. Making off honek bi filmak nola egin diren
erakusten du, baina hori baino garrantzitsuago, antzezleekin
egindako elkarrizketak tartekatzen ditu, eztabaida errazten
eta pertsonaia bakoitzaren nolakotasuna aztertzen dutenak.
Ikus-entzuteko material hau, gida didaktikoaren laguntzaz, hezkuntza-programa
nahitaezkoa da berdinen arteko jazarpenari, izan eskolakoa,
familiakoa edo gizartekoa, aurrea hartzeko edota arintzeko.
Danielen historioa: 10' 13''
Eleneren historioa: 8' 12''
Making of: 4' 37''
-----------
|