|

Kontzientzia
fonologikoa lantzeko programa
Talde lana
|
|
Orr.: 216
ISBN: 978-84-9746-413-0
Salneurria: 24,90 €
|
|
|
ZER
DA KONTZIENTZIA FONOLOGIKOA?
Hizketaren soinu jarraitua fonema berezietan zatitzeko eta fonemak
grafema bihurtzeko gaitasuna da. Kontzientzia fonologikoak
esaten digu, zati sinpleagotan (fonemaz edo unitate fonologiko
bereziz) zatika daitekeen fonemen segida batek osatzen duela
ahozko hizkuntza.
Hitz egitean ez ditugu hitzak bereizita esaten. Ez ditugu hitzen
artean denbora-tarteak uzten, idazterakoan hitzen artean hutsuneak
uzten ditugun moduan. Hitz egiterakoan hitz taldeak elkarren
jarraian ahoskatzen ditugu. Idazterakoan hitzen artean uzten
ditugun tarteak ez datoz bat hitz egitean hitz taldeen artean
uzten ditugun denbora-tarteekin. Hitzei mugak jartzen jakiteko,
beharrezkoa da idazten jakitea. Hitzak ez dira ahozko hizkuntzako
elementu naturalak. Unitate abstraktuak dira. Haurrek, idazten
hasten direnean, idazkera jarraitua egiten dute. Testuekin irakurketa-
eta idazketa-ariketak eginez lortzen da tarte zuriz inguratutako
hitza. Idazketan aurrera egin ahala eraikitzen du haurrak hitzaren
kontzeptua. Hizketaren hots jarraituak aztertzeko eredu moduan
eta haiek hautemateko iragazki moduan funtzionatzen du idazketak.
-----------
|