Zer ikasi - Gaztearen prestakuntza orientazioa
Teófilo Solana


Orr: 96
ISBN: 978-84-9746-202-0
Salneurria: 10,25 €

 

 


Lehenbiziko lanpostua bilatzeko unea iristen zaienean, gazteek oso mundu zabala eta zaila topatzen dute, bi arrazoirengatik batik bat: egindako ikasketen araberako lanbide bat aurkitzeko lan merkatuaren eragozpenak; eta lanbideen benetako eskakizunak, ikasketen bidez jasotako ezagutzan ez ezik, pertsona bakoitzaren berezko gaitasunetan ere oinarritzen direnak.
Batzuetan, lanbide baterako behar den ezagutza izanik ere, gazteak beren gaitasunak lan horretarako ez direla egokiak ohartzen dira, edo, alderantziz, berezko gaitasunek lanbide batera bideraturik, egindako ikasketak ez direla behar dituztenak ikusten dute.
Ez dago gai honetan asmatzeko errezeta edota formula zehatzik, baina lanbide orientazioak ekar ditzakeen hutsegiteak gutxitzen saia gintezke, inoiz gertatu ohi diren hutsegite nabarmenak ekiditeko bereziki, pertsona baten lanbide bizitza osoa eragozten dutenak hain zuzen.
Lan hau egileak bere lan urteetan zehar bizitutako egiaztapenetan dago oinarritua. Ez da, hortaz, gai honi buruzko teorien adierazpena; aitzitik, egiazko bizipen horietatik ateratako arrazoibideen antolamendu egituratu bat da, gazteei eta gurasoei laguntzeko egina, lanbide inguru eta ikasketa egokienak aukera ditzaten.

-----------