|

Hyperion
F. Hölderlin
- E. Gil Bera
|
|
Orr:
184
Urtea: 2001
Saila:
Poesia
ISBN:
978-84-7568-952-4
Salneurria: 12,40 €
|
|
|
Hölderlin euskaratzeko esperantzarik gabeko zeregina sortu zen
egun batez, konpainia on batean, euskaldunik baizen ez zen lekuan.
Baina ez zuen solasak ekarri, ez zen perpausa izan. Ez. Neronek
aipatu nuen nola deusek ez duen hainbat kalte egiten euskal
irakurlearen arimarako nola poeta handi zenbaiten itzulpenaren
ausentziak. Hitz deskontsideratu horiek eraman ninduten galbidera,
eta zertako sartzen naizen ni itsas hondar gabe honetan neure
buruari mila eta bi aldiz galdetzen nion ordurako, beranduegia
zen. Baina sartu banintzen, sartu nintzen. Eta hona, irakurle
kuriosoa, uzta eskas hau zure eskuetara iristen deneko eguna.
Poesia honen egilea, Friedrich Hölderlin, oso patu poetiko eta
tragikopean suertatu da.
-----------
|