|

|
|
Jolas bat dago, eta ironia bera hasieratik hasten da. Liburuaren
azalean horrela, izenburuaren gainean, portada bietan erromeria
islatzen duen irudi oso esanguratsua dago, oso tradizionala.
Ekiboko horrekin jokatzen da. Kutsu hiritarreko ipuinak dira,
oso anitzak, eta honek ez du bat egiten ipuin tradizionalen
ispirituarekin. Euskal arimaren erakusgarri zorrotz baina ez-fidel
izan nahi dute ipuinek: euskaraz gertatzen diren ipuinak dira
guztiak, euskal senaren, ispirituaren nolabaiteko ikuspegia
eman nahi dutelako, ironikoki batzutan, kritikoki bestetan.
-----------
|