|

Irene
(Tempo di Adagio)
Pako Aristi
|
|
Orr:
176
Urtea: 1998
Saila:
Narratiba
ISBN:
978-84-7568-794-0
Salneurria: 13,20 €
|
|
|
Bitan bakarrik agertzen da itsaso hitza liburu honetan,
urrutiegi dago bertako pertsonaientzat, ezezaguna zaie beharbada.
Bizi dituzten paradisu edo infernu txikien begira eta mendean
daude, Bibliako heroiak bezala. Hala ere, liburu osoa itsaso
hurbila da; uhinen itxura hartuz, irakurleari hurreratzen zaio
berak bakarrik dakien bezala: erasoka hasieran, azkenean lehertzeko
plaia bero baten gainean, irakurlearen arimaren erdi-erdian.
Itsasoa da-eta erretzen duen hareatza, eta kapitulu bakoitzak
haize beroaren moduan eskulpitzen ditu dunak. Ibai nekatua da,
ezer baino lehen sosegu eta deskantsua, ozeanoaren laztana irrikatzen
duena. Hori guztia da edo izan daiteke nobela hau, edergarri
guztien lorategi galdu haren moduan. Edo nahi baduzue, oihan
itsu eta iluna, hitzen katearen handitasunak itzalez margotzen
duena. Eta ezari-ezarian amaiera aldean defentsarik gabe, suspiriotan,
argi mutu bati sartzen uzten diona, eta orduantxe konturatzen
gara aurrean dugun guztia beste argi batez ikusten dugula.
Felipe Juaristi
-----------
|