Potixa esne-saltzailea izan zen lehena niri esaten. Nire
ahizpak berak esan zidan hurren, Maitek. Eta amak ere estu-estu
besarkadu ninduen, gauza bitxia esaten zidan bitartean:
-Izeba izango zarela, maitea! Izeba!
Maiteren haurtxoa nire iloba izango zen. Ni izeba izango nintzen
haurraren ama nire ahizpa zelako. Zortzi alabetan txikiena naiz
eta, jakina, Etorri Behar Zuena mutila izatea nahi dut...
-----------