|

Izua
hemen
Joxemari
Iturralde
|
|
Orr:
224
Urtea: 2001
Saila:
Narratiba
ISBN:
978-84-7568-942-5
Salneurria: 16,30 €
|
|
|
Gerrate Zibilaren ondoren, eleberri honetako protagonistak
Errusiaraino bidaiatzeko enkargua du. Gerraren gordinkeriatik
babesteko Euskaditik Errusiara bidalitako umeen egoeraren berri
jakitea zen Keparen ardura. Ez zuen, baina, lortu haraino iristea.
Finlandiatik Errusiarako muga gainditu ezinik, Finlandian bertan
ostatu hartzera kondenatzen du bere burua. Hasieran behin-behineko
erabakiz, geroago eta iraunkorrago, azkenean bere burua betiko
etxetik urrun onartzeraino. "Aita" deituz hitz egiten dion semeak,
Telemako gaztea balitz bezala, ez du ez aitarik ikusiko, beharbada
haren aholkuren baten beharrean ere gertatu bazitekeen ere:
ETA, torturak… Kepak, bizitzaren eta egoeraren amarru maiz sahiestezinak
medio, ez da etxera itzuliko; urrunetik ezagutuko ditu, hango,
etxe aldeko hainbat gauza. Beste emakume, beste lur batzuk;
baina Ulises euskaldunak bere buruan…
-----------
|