|

Jantoki
txinoan
Pako Aristi
|
|
Orr:
72
Urtea: 1999
Marrazkilaria: Jon Zabaleta
Saila:
Igelio Igela
ISBN:
978-84-7568-840-4
Salneurria: 7,05 €
|
|
|
Larunbata da eta Mertxe Pandeletxek eta Mari Bexamelek ez
dute eskolara joan beharrik. Donostiara joateko egun aproposa,
inondik ere! Hiriburu polita da Donostia eta denetarik dago
bertan. Adibidez, Mertxe Pandeletxek pijama txinarra nahiko
luke. Donostiara iritsi eta laster konturatu dira han ez dagoela
denda txinarrik. Dendarik ez, baina jantokia bai: "Taiwan Jantoki
Txinoa". Bertara sartu dira. Han, kantari ezaguna ikusi dute,
jaten: Txomin Artola. Negar hotsa ere aditu dute. Suen Lhy da,
neska txinarra, negar eta negar. Izan ere, Txinako likor ospetsua
egiteko Lerdo Burutsuk hil nahi dituen muskerrak salbatu nahi
ditu Suen Lhyk. Baina ezin du. Mertxe Pandeletxek eta Mari Bexamelek
lagunduta, beharbada...
-----------
|