|

Karakol
Txikiren ipuinak
Karlos Zabala Oiarzabal
|
|
Orr:
72
Urtea: 2002
Marrazkilaria: Concetta Probanza
Saila:
Igelio Igela
ISBN:
978-84-9746-030-9
Salneurria: 7,05 €
|
|
|
Karakol Txiki deitzen zioten Isat Sina gizon aberatsari.
Munduan ez zegoen beste inor hura baino aberatsagorik. Hamahiru
aldiz ezkondu zen hamahiru urtean. Eta hamahiru seme-alaba izan
zituen. Eta hamahiru emazteak eta hamahiru seme-alabak bidali
zituen jauregitik ahalik eta urrutiena, batzuk neskak zirelako,
eta besteak mutilak izanik akatsen bat zutelako. Azkeneko emazteak
Manas mutiko ezin ederragoa eman zion. Huraxe izango zuen bere
ondorengoa. Manas mutiko bizkorra eta alaia izan zen txiki-txikitatik,
baina poliki-poliki alaitasun hori galtzen joan zen, gaixotu
zen arte. Ama ohartu zen mutikoari gertatzen zitzaionaz: Manasek
ez zuen norekin jostatu, bere anai-arrebak berekin egonez gero,
berehala sendatuko zen. Orduan hasi zen Karakol Txikiren ibilaldi
luzea: munduaren itzulia agin zuen jauregitik bidalitako emazte
eta seme-alaben bila. Halako batean, zahartuta eta lur jota
iritsi zen aitona ezagutu zuen Manas gazteak: Aita!
-----------
|