|

Kilkirra
eta roulottea
Joxemari
Iturralde
|
|
Orr:
514
Urtea: 1997
Saila:
Narratiba
ISBN:
978-84-7568-731-5
Salneurria: 27,80 €
|
|
|
Kilkir erdi euskaldun erdi amerikarra da. Ipar Amerikatik
etorri da Euskal Herrira, hemengo lurralde eta bizitza zuzenean
ezagutzeko. Ingeleseko klaseak irakatsiz irabaziko du estreina
ogibidea, geroago lanbide hori bertan behera utzi eta Roulottea
bihurtuko du etxe. Roulottea lagun, Euskal Herriko errepideak
zeharkatuko ditu, han eta hemen geldialdi lasaiago edo zalapartatsuagoak
eginez. Azkenik, kilkirrari ere bere kir-kirra isilarazteko
unea iristen zaion bezala, eleberri honetako protagonistari
ere, gogoz kontra bada ere, roulottea uzteko sasoia iritsi zitzaion.
Gatazka politikoaren zurrunbiloak bere baitan birrinduko ditu
roulottea eta bidaiaria. Francoren heriotzarekin abiatzen da
eleberria, eta transizio garaiaren gatazka eta urduritasun guztien
lekuko bihurtuko da eleberri honetako pertsonaia. Beharbada
horregatixe gertatzen da pasaporte amerikarra duen protagonista
hori hain desatsegina hemengo autoritatearentzat.
-----------
|