|

Kinkilariaren
ametsa
Patxi Ezkiaga
|
|
Orr:
58
Urtea: 1999
Marrazkilaria: Alvaro Matxinbarrena
Saila:
Igelio Igela
ISBN:
978-84-7568-817-6
Salneurria: 6,15 €
|
|
|
Bihotz oneko gizona zen Yuzo. Emazte eta seme-alabekin
bizi zen txabolan. Kinkilari ibiltzen zen azokaz azoka, buruorratzak,
zintak, hariak, belarritakoak, eraztunak eta abar saldu nahian.
Ez zen oso trebe, ordea, eta ez zuen askorik saltzen. Kinkilak
saldu eta diru pixka bat lortzen zuenean, berriz, bideko eskaleei
ematen zien! Etxera esku hutsik itzultzen zen gehienetan Yuzo.
Neguarekin iritsi zen okerrena. Euria aurrena eta elurra hurrena,
azokara joan eta inor ez. Etxera itzuli eta emazte eta seme-alabak
goseak! Gau hartan nekez harrapatu zuen loak Yuzo. Loak menderatu
zuenean, amets egin zuen kinkilariak. Aurretik behin ere ikusi
gabeko azoka ikusi zuen. Ahots batek, berriz, hiru egunez hegoalderantz
jo eta azoka hartara iritsiko zela adierazi zion. Artean ametsetan,
zuhaitz bat ikusi zuen azokaren izkinan. Ahotsa entzun zuen
berriz, esaten ziola: "Yuzo, itxaron zuhaitzaren ondoan eta
altxor handi baten berri izango duk!".
-----------
|