|

Koaderno
gorria
Arantxa
Urretabizkaia
|
|
Orr:
136
Urtea: 1998
Saila:
Narratiba
ISBN:
978-84-7568-806-0
Salneurria: 12,20 €
|
|
|
Aspaldi honetan eleberriak argitaratu gabe egon ondoren,
Koaderno Gorria aurkeztu digu Arantxa Urretabizkaiak.
Arrazoi politikoak tarteko zirela, emakume bat bere senar eta
umeak utzi beharrean aurkitu da. Hasiera batean distantziak
baizik ez zuen bereizten familia. Halako batean, ordea, senarra
eta umeak erabat desagertu zaizkio bizitzatik. Ez du hurrengo
zazpi urteetan haien paraderoaren berririk izango. Une horretantxe
irudika genezake eleberriaren abiapuntua: nola iritsi umeekin
harremanak izatera, nola ikusi oraindik umeek gogoan duten ala
amaordekoak bete duen osorik haren lekua… Horretarako bidali
du Venezuelara mezularia, eta haren eskuetan jarri Koaderno
Gorria. Bi planotan dago antolatuta eleberri hau: mezulariaren
ikerketa eta mugimenduak, batetik, eta amaren oroitzapena erabat
estali ez zedin amak berak idatzitako aitormena, bestetik. Koaderno
gorri hau primeran antolatu eta soluzionatutako eleberri hunkigarria
da.
-----------
|