|

Ladix
Petrirenekoa
Luis Mari
Mujika
|
|
Orr:
212
Urtea: 1998
Saila:
Narratiba
ISBN:
978-84-7568-760-5
Salneurria: 14,30 €
|
|
|
LADIX PETRIRENEKOAK eleberriak mirariak egiten zituen herriko
ergelaren estanpak aurkezten dizkigu. Lizarbe herrixka da
agertoki berezia, eta bertan On Benjamin apaizaren fede galtzearen
prozesua -herriko fededunen jarrera magikoekin kontrajarria-
ardatz nagusi. Abereen izurria sortu dela eta, herriak mirariak
eskatzen ditu, baina apaiza gertatzen da erlijioaren desmitifikatzaile
puntakoena. Mujikaren narratiban ohikoak direnen paisajea, pertsonaien
arteko drama eta erremate ezustekoak ditugu oraingoan ere...
"Ladixek pixa zerritegiko habearen kontra zuzendu du. Zerrama
umeekin, ustekabean, txorrota horiaren isurbidean sartu da,
eta abere kurrinkariak likidoaren apar beroaz bustita geratu
dira". Inozotasuna, pasarteen originaltasuna eta apaizaren fede-ezaren
drama eleberrian zehar...
-----------
|