(Euskarazko
Euskadi Literatura Saria 2003)
Abel,
Joxe eta Lainez dira nobela honetako hiru pertsonaiak. Abel
gaztea da eta Joxe edadetuagoa eta hitz gutxikoa. Gazte urduria
bata, eta aurpegi-ilun eta eskarmentu handikoa bestea. Biak
dira iheslariak. Preso zeuden eta kalabozoko ataritik ihes egin
dute. Frantziako mugara iritsi nahi dute, eta helburu hori lortu
nahian bidexka, malkar eta muino asko zeharkatu beharrean aurkitzen
dira. Batetik bestera inguruko herrietan saltzaile dabilen Lainezek
hurbilduko ditu autoz muga ingururaino. Han, ordea, guardia
zibilen "altoa"aren ondoren Joxeren labankadak gauzak larritzen
ditu.
Narrazioaren urrats xumeena neurtuta dago, baita irakurlearengan
duen eragin fisikoa ere: iheslariek zapaldutako belarra, bidean
topatutako lagunekin gurutzatutako solasa edo zotza soiltzeko
Joxek erabilitako labana, gertakizun denaren sentipen urduria
bihurtzen dira.
-----------