Usoa bere lehen kanpamendura doa, Irati lagun minarekin. Suaren
inguruan eseri nahi dute, eta neska-mutil gehiago ezagutu, eta,
agian, musuren bat eman edo jaso. Aspaldiko lapur batzuen altxorra
ere aurkitu nahi lukete. Baina ezin dute inondik ere imajinatu
gauza horiek guztiak baino askoz gehiago dituztela zain (pertsonaia
harrigarriak, desagerketak, lapurretak), eta lehen kanpamendu
hori ezin izango dutela inoiz ahantzi.
-----------