|

Lehen
Urratsak
Bernardo
Atxaga
|
|
Orr:
120
Urtea: 1998
Marrazkilaria: Mikel Valverde
Saila:
Bambulo
ISBN:
978-84-7568-814-5
Salneurria: 11,45 €
|
|
|
Ezjakintasunak
bihurtzen duelako mundua zatar, baldar eta higuingarri idatzi
ditu Bernardo Atxagak Bambuloren Istorio Bambulotarrak. Edo,
bestela esanda, Bambulotar handien ekintza handiak. Familia
handia dira, izan, Bambulotarrak: Beatus Bambulo Markoni, Bambulio,
Bambulus, Bambulko, Bambulias, Bambulides, Bambulillo, Bambulegi,
Bambulsson... Bambulotar dira denak ere, haritz bereko ezpalak.
Alditan Kalkulator, alditan Kezkator, edo Historiator, Investigator,
Korrektor, Susmakor... Bambulo, beti ere. Bambulotar handi dira,
nahiz eta Jon, Maria eta Ariadna ttikia beti ez izan iritzi
horretakoak. Bambulo, orduan, Mamulo dugu, edo Mamolo Totolo,
Bambulo Memelo, Bombolo, Bimbili... Era guztietara ere, "kontinenteko
txakurrik bizkorrenetakoa, edo agian bizkorrena". Eta temosoenetakoa.
Hori ere bai. Dena dela, ez dadila nahasketarik izan: Bambulok
ez dauka zerikusirik Walt Disneyren Bambirekin, filmetan jauzi
eta jauzi egiten zuenarekin. Are gehiago, Bambulok ez du nahi
harekin nahas dezaten. Ez eta ez. Ezta inola ere.
-----------
|