|

Leo
Ferguson
Juan Kruz
Igerabide
|
|
Orr:
44
Urtea: 1999
Marrazkilaria: Antton Olariaga
Saila:
Siberia treneko ipuina
ISBN:
978-84-7568-860-2
Salneurria: 7,20 €
|
|
|
Herriko festak ziren, hirugarren eguna, haurrei eskainia. Azken
jokoan ari ziren, begiak zapiz estalirik lapikoak makila batez
hausten. Ibonen txanda zen eta di-da! ari zen, jende artetik
Inesen oihuek laguntzen ziotela:
-Ezkerrera! Goraxeago! Eman, eman!
Halako batean asmatu du eta akuri bat ageri da lapikotik. Uztailaren
hogeita bostekoa da akuria eta Leo zeinukoa dela esan du Inesek.
Orduan, abizena jarri dio Ibonek: Ferguson. Leo Ferguson, bada!
Akuri pollita, herriko haurren maitagarri. Ibonen etxearen aldamenean
bizi den atsoaren iritziz, aldiz, akuri zikina besterik ez da
Leo Ferguson...
-----------
|